Beste kirolak
Irailaren 12an egingo da
EITB Media
Osasun protokoloak direla eta, proba Buesa Arena pabilioian bukatuko da Euskadiko hiriburuko kaleetan beharrean.
Bideoak (1)
Irailaren 12an egingo da Gasteizko Ironmanaren bigarren edizioa, eta probak aldaketak izango ditu ibilbidean. Osasun protokoloak direla eta, helmuga Fernando Buesa Arena pabilioian kokatuko da, Gasteizko erdigunean beharrean.
Ibilbidea Ullibarri-Gamboa urtegian hasiko da. Bertan, kirolariek igerian 3,8 kilometroko distantzia bete beharko dute, itzuli bakarrean. Ondoren, bizikleta gainera igo eta 180 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, urtegiaren inguruan eta Arabako lautadan zehar. Maratoiak emango dio bukaera Ironmanari, eta hemen datoz aldaketa nagusiak. Salburuako Parkean egingo da maratoia. Aurreko edizioan, kirolariak Gasteizko erdigunetik pasatzen ziren, baina osasun protokoloak jarraituz, ez dira hiriaren erdigunera sartuko. Helmuga Fernando Buesa Arena pabilioian egongo da. Zaleak bertara gerturatu ahalko dira kirolariak animatzeko. Ironmana 8:20ean hasiko da, eta parte hartzaileak adinaren arabera banatuko dira, pilaketak ekiditeko.
Aurtengo edizioan ez da elite mailako kirolarik egongo, proba asko batu baitira abuztua eta urria artean. Gainera, askok 2022ko Ironmanari itxarotea erabaki dute. Espainia, Belgika, Erresuma Batua eta Israel dira parte hartzaile gehien izango dituzten herrialdeak.
Ia 2.000 kirolarik 2022rako ediziorako gorde dute euren plaza, eta datorren urteko uztailaren 10ean egingo den probarako inskripzioen ehuneko 70a beteta dago jada.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa