17:58

Beste kirolak

Porrota Serbiaren aurka

Espainia finaletik at geratu da waterpoloan eta Munarriz brontzezko dominagatik lehiatuko da

A. B. E. | EITB Media

Waterpoloko Espainiako selekzioak porrota jaso du Serbiaren aurka (10-9) Tokioko Olinpiar Jokoetan. Ondorioz, Espainiarekin ari den Alberto Munarriz euskal jokalaria brontzezko domina lortzeko lehian egongo da 3. eta 4. postua erabakiko duen neurketan.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Waterpoloko Espainiako selekzioak porrota jaso du Serbiaren aurka (10-9) Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdietan, ostiral honetan. Ondorioz, Espainiarekin jokatzen duen Alberto Munarrizek ez du finala jokatuko. Hala ere, brontzezko domina lortzeko aukera izango du hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen neurketan.

Serbiak indartsu ekin dio norgehiagokari eta bi goleko abantaila hartu du (2-0). Ondoren, Espainiaren erantzuna etorri da, 0-4ko partziala lortuta (2-4). Tarte horretan Alberto Munarriz izan da gakoa Espainiako selekzioan erasoko jokaldietan. Atsedenaldiaren aurretik Serbiako selekzioa izan da nagusi eta Espainia gol bateko errentarekin iritsi da atsedenaldira (4-5).

Atsedenaldiaren ostean, hiru goleko abantaila (4-7) lortu du Espainiako selekzioak, baina Serbiak lehia berdintzea lortu du (8-8) partida amaitzeko bi minutu falta zirenean. Ondoren, Espainiak aurrea hartu du markagailuan (8-9), baina Serbiak azkar berdindu du (9-9). Amaierako segundo gutxi falta zirenean, serbiarrek gola sartu eta garaipena erdietsi dute (10-9).

Fitxa teknikoa:

10 - Serbia: Branislav Mitrovic; Dedovic (-), Randelovic (-), Pijetlovic (-), Rasovic (2), Filipovic (2) y Prlainovic (1) -equipo inicial- Mandic (3), Lazic (-), Aleksic (-), Jaksic (1) y Stefan Mitrovic (1)

9 - Espainia: López Pinedo; Munarriz (2), Granados (1), De Toro (-), Larumbre (-), Famera (-) y Perrone (1) -equipo inicial- Sanahuja (-), Fran Fernández (-), Tahull (2), Mallarach (2) y Bustos (1)

Partzialak: 2-0, 2-5, 1-2 eta 5-2.

Epaileak: Adrian Alexandrescu eta Michiel Zwart. Randelovic, Pijetlovic eta Prlainovic Serbiako jokalariak kanporatu dituzte, baita De Toro, Perrone eta Bustos Espainiako jokalariak ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena