09:04

Beste kirolak

TOKIO 2020 | ATLETISMOA

Asier Martinez, 110 metro hesiduneko finalera; Odei Jainaga, lehiaketatik kanpo xabalinan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Atleta nafarra bigarren aukeran sailkatu da, bere txandan hirugarren geratu ostean. Bestalde, jaurtitzaile gipuzkoarrak, eskuineko sorbalda minduta zuela, ezin izan du aurrera egin lehiaketan.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Martinez atleta nafar gaztea (21 urte) 110 metro hesiduneko finalean izateko sailkatu da Tokioko Olinpiar Jokoetan.

Martinez hirugarren izan da lehen finalerdian, 13,27 segundoko denbora eginda (marka pertsonal berria), eta hurrengo txandak jokatu arte itxaron behar izan du finalean izango den jakiteko. Hala, azkenerako, bigarren aukerako bi denbora onenetako batekin sailkatu da.

"Nire bizitzako hamar minuturik txarrenak"

Finalera finalerdi bakoitzeko lehen bi sailkatuak baino ez dira pasatzen; horrez gain, beste bi postu daude bi denborarik onenak egiten dituztenentzat. Ondorioz, nafarrak itxaron egin behar izan du gainerako txandak jokatu arte, egindako denborarengatik sailkatu ote den jakiteko.

"Tentsio jasanezineko hamar minutu izan dira, ezin nintzen zutik egon. Nire bizitzako hamar minuturik txarrenak izan dira, denborei etengabe begira, baina azkenean sartu egin naiz eta oso pozik nago", esan du nafarrak finalean izango zela ikusi eta gero.

"Orain, ametsaz gozatu behar dut. Nork pentsa zezakeen finalean egon ahalko nintzenik, baina hemen gaude", azaldu du pozarren.

Jainaga, kanporatua xabalinan

Bere aldetik, Odei Jainaga gipuzkoarrak ez du lortu xabalina jaurtiketako final olinpikora igarotzea. Eskuin sorbalda minduta zuela parte hartu du eibartarrak, eta xabalina 73,11 metrora bidali du gaurkoan. Horrela, 29. postuan sailkatu da, 32 parte-hartzaile izan dituen proban, eta 12 onenak pasatu dira finalera.

Odei Jainaga Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzen. Argazkia: EFE

Odei Jainaga, Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzen. Argazkia: EFE

Finalean izateko, eibartarrak 83,50 metroko jaurtiketa egin behar zuen, Espainiako marka ezartzeko egin zuena baino 1,30 metro gutxiago. Dena dela, azkenerako, 82,40 metro egitearekin nahikoa izan zaie finalera sailkatu diren jaurtitzaileei.

Nahiz eta beti pentsatu izan duen bere unerik onena 2024ko Parisko Jokoetan iritsiko dela (26 urte izango ditu orduan), Jainagak Tokion hamabi onenen artean postu bat lortzeko borrokatu nahi zuen, baina 2017tik eskuineko sorbaldan duen lesioak bere maila emateko gaitasunik gabe utzi du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena