Beste kirolak
AEBko Irekia
EITB Media
Txikitan AEBko Irekia irabaztea pentsatuta zeukala gogoratu nahi izan du Barrikako golf jokalariak.
Albisteak (1)
Bideoak (3)
galeriak (1)
Jon Rahm golflariak bere lehen AEBko Irekia irabazi du Kaliforniako San Diegoko Torrey Pineseko ibilbideko azken bi zuloetan bi birdie ikusgarri egin ondoren.
"Duela hilabete pare bat ospitalean nengoen Kepa nire semearekin Athletic Errege Kopako finala jokatzen ikusten. Gero, Mastersera korrika joan eta ondo jokatu nuen. PGAn ondo ibili nintzen eta horrelako egun berezia behar nuen", adierazi du Jon Rahmek.
"Gertatutako guztiarekin, egun hau familiarentzat da, behar genuela uste dut. Hau familiarentzat da. Jende asko dago ondo pasatu ez duena. Ziur asko Corti izango zela munduko kazetari zoriontsuena", gogoratu nahi izan du Rahmek 2021eko hasieran Covid-19agatik hildako Jose Manuel Cortizas El Correo egunkariko kirol-kazetaria zenaren omenez.
Jon Rahm
Louis Oosthuizen (-5) hegoafrikarrarekiko kolpe batengatik bere lehen US Opena irabazi ondoren Jon Rahmek (-6) txikitan AEBko Irekia irabaztea pentsatuta zeukala gogoratu nahi izan du: "oso bilbotarra izanda, irabaziko nuela ziur nengoela esango nizuke, noski". Ez naiz pertsona harroputza, baina beti konfiantza izan dut eta lorpen honetan beti sinistu egin dut".
"Beti itxaropentsu egon naiz, sinesten nuen eta banekien lor nezakeela", esan zuen azken bi zuloetan bi birdie ikusgarri jo ondoren.
"Larrabeako putteak izan dira kolpe horiek (jokatzen hasi zen golf zelaia) aldapekin eta jauziekin. Milaka aldiz eman ditut horrelako kolpeak eta gaur umea nintzenean amestu nuen garaipena lortu dut", gehitu du Rahmek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa