Beste kirolak
Golfa
A. A. | EITB MEDIA
Barrikako golf-jokalariak kolpe bakarreko aldea atera dio bigarren egin duen Louis Oosthuizen hegoafrikarrari.
Aita, ama, emaztea eta semearekin
Rahm AEBko Irekian
Rahm AEBko Irekian
Barrikakoak erakustaldia eman zuen
Barrikakoak erakustaldia eman zuen
Rahmen indarra
Zaleen babesa izan du Rahmek
Bere caddie-ren poza
Bere caddieren poza
Jon Rahm, bere koparekin
Jon Rahm, bere koparekin
Emaztea eta Kepa semearekin
Emaztea eta Kepa semearekin
Rahm, familiarekin
Albisteak (3)
Bideoak (3)
galeriak (1)
Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak Ameriketako Estatu Batuetako Irekia (US Open) bereganatu du igande honetan, bere ibilbide profesionaleko lehen txapelketa handia, hain zuzen ere. Barrikakoak 67 kolpe pilatu ditu azken jardunaldian, hau da, 4 kolpe zelaiko parraren azpitik, eta, ondorioz, -6ko emaitzarekin amaitu du. Atzetik, kolpe bakarrera, Louis Oosthuizen hegoafrikarra geratu da (-5). Hirugarren tokia Harris English estatubatuarrak bereganatu du, irabazlearengandik hiru kolpera (-3).
Rahmek bogey bakarra egin eta bost birdie erdietsi ditu igandeko jardunaldian, azken biak apartak. 17. eta 18. zuloetan erdietsi ditu aipatu birdie horiek, zein baino zein zailagoak eta ikusgarriak izan diren puttak zulo barrura bideratuta.
An INCREDIBLE finish from @JonRahmPGA. ¿pic.twitter.com/tj21tmOUTY
— PGA TOUR (@PGATOUR) June 21, 2021
Hain justu ere, 18. banderako birdiea gauzatu duenean jarri da lehen aldiz sailkapenaren buruan bizkaitarra, eta ez dute toki horretatik mugitu. Dena den, ibilbidea amaitu duenean, itxarotea egokitu zaio Rahmi, Oosthuizen oraindik zelaian baitzegoen jokatzen (lau zulo falta zituen). Kolpe bakarreko aldea zegoen une horretan bien artean (-6 eta -5).
Ondorioz, hegoafrikarra (munduko sailkapeneko 18. jokalaririk onena) birdie bat egitera behartuta zegoen gutxienez, baina zelaiari kolpe bat kendu beharrean bat gehitu dio 17. zuloan (-4).
Hartara, azken banderan (5 kolperekin egin beharrekoa) eagle bat lortzeko beharrizana zeukan, hots, hiru kolperekin sartu behar zuen zuloan derrigorrez, Rahmekin berdindu, eta, ondoren, berdinketa hori hausteko bi zulo gehiago jokatzeko bien artean. Haatik, ez da mirarik izan Oosthuizenentzat, eta birdie batekin konformatu behar izan du.
Horrenbestez, Rahmek duela bi asteko tristurak alde batera utzi (Memorial torneoa utzi behar izan zuen lider zegoela, koronabirusean positibo eman zuela jakin eta gero), eta bere ibilbide profesionaleko garaipen nagusia erdietsi du, bere lehen Major edo txapelketa handia. Gainera, hain kuttuna duen San Diegoko Torrey Pineseko zelaian lortu du arrakasta; izan ere, besteak beste, bertan irabazi zuen PGAko bere lehen torneoa, 2017an (Farmers).
Garaikurra jaso du bertan:
That first major feeling. ¿ pic.twitter.com/zd8QYGIMTV
— Golf Channel (@GolfChannel) June 21, 2021
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa