23:09

Beste kirolak

Eskubaloia

Ainhoa Hernandezek ez du Zuazon jarraituko datorren denboraldian

A. A. | EITB MEDIA

Hala, amaiera emango dio Barakaldoko klubean igarotako 18 urteko ibilbideari, "atzerriko liga batean" jarraituko baitu jokatzen

  • Ainhoa Hernández.

    Ainhoa Hernández. Foto: @CbmZuazo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zuazo eskubaloi taldeak baieztatu duenez, Ainhoa Hernandez jokalaria eta kapitainak ez du Barakaldoko taldean jokatuko datorren denboraldian, bere ibilbide profesionala "atzerriko liga batean" jarraituko baitu.

Hartara, Hernandezek (26 urte) amaiera emango dio Bizkaiko klubean betetako 18 urteko ibilbideari. 8 urte zituela sartu zen bertan, eta18 urterekin lehen taldera egin zuen jauzi. Urtebete geroago, 19rekin, Espainiako selekzio absolutura iritsi zen.

CB Zuazok "tristura" adierazi du bere jokalaririk esanguratsuena joateagatik, baina baita "poz handia" ere, "kapitainak zain dituen kirol erronkengatik".

"Onena opa nahi diogu etorkizunerako, bere hiriaren, Barakaldoren, Bizkaiaren eta Euskadiren izena erakutsi dezan lehiaketak eramango duen lekutik. Eskerrik asko, Ainhoa. Beti izango zara DNA Zuazo", adierazi du klubak Twitterreko bere kontuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena