10:24

Beste kirolak

GOLFA

Matsuyama, TOP-10etik gertu, Augustako Mastersa irabazi eta gero

EITB MEDIA

Jon Rahm bosgarren geratu da eta munduko sailkapenean hirugarren postuan jarraitzen du Barrikakoak.

  • Matsuyama, 2021eko Masters Augustako irabazlea. EFE

    Matsuyama, 2021eko Masters Augustako irabazlea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hideki Matsuyama Japoniako lehen golf-jokalaria da Augustako Mastersa irabazten eta ondorioz munduko sailkapenean salto handia eman du eta egun hamalaugarren tokian jarri da.

Lehenengo hiru tokietan ez dago mugimendurik. Ameriketako Estatu Batuetako Dustin Johnson (10.874 puntu) dago lehen postuan eta bere herrikidea den Justin Thomas bigarren 9.0959rekin; hirugarren Barrikako Jon Rahm dago 8.8151 punturekin.

1936. urtetik Japoniako hainbat jokalarik jokatu dute txapelketa hau, baina inolako zorterik gabe. Azkenean Hideki Matsuyamak herri baten ametsa bete du Augustako Mastersa merezimenduz irabaziz,.

Munduko sailkapena

.1. Dustin Johnson (AEB) 10.8746

.2. Justin Thomas (AEB) 9.0959

.3. Jon Rahm (EUS) 8.8151

.4. Collin Morikawa (AEB) 7.2931

.5. Xander Schauffele (AEB) 7.1784

.6. Bryson DeChambeau (AEB) 7.1151

.7. Patrick Reed (AEB) 6.3277

.8. Tyrrell Hatton (ING) 5.9850

.9. Webb Simpson (AEB) 5.8167

10. Patrick Cantlay (AEB) 5.6174

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena