Beste kirolak
Bukatu da abentura
L.E.A. | EITB MEDIA
Lemoako alpinistak berak bere sare sozialetan iragarri du espedizioa bukatutzat ematen duela. "Dena batzeko eguna iritsi da... ManasluEki espedizioa bukatu da", idatzi du.
Alex Txikonek etxera itzultzeko erabakia hartu du, Manaslura igotzea ezinezkoa duela ikusi ostean. Lemoako alpinistak eta bere espedizioko kideek eguraldia noiz hobetu zain eman dituzte azken egunak, baina egoerak hobera eginten ez duela ikusita, eta bertan egoteko baimena gaur bertan agortzen zaiela kontuan izanda, abentura bertan behera utzi duela iragarri du sare sozialetan.
Taldeak atzo, otsailak 27, hasi zituen behe-kanpalekua batzeko lanak, eta gaur bertan, igandea, amaitu dute, baimenaren azken egunean.
Aurreko egunetan, Txikon, Gelum, Cheppal eta Namja bigarren kanpalekura igo dira bertan eta lehen kanpalekuan utzitako biltegiak hartzera. Txikonek azaldu duenez, "ezinezkoa izan da hirugarren kanpalekuko biltegietara iristea, elurra gerrira arte iristen da, haize handia dago... Ondo seinaleztatuta dago banbuekin eta, horrela, urrian bertara iristen direnek denda bat, esterillak, janari apur bat eta gasa aurkituko dituzte".
Horrela, Txikonek amaitutzat eman du 2020ko abenduaren 31n hasitako abentura, Simone Moro italiarrarekin, Zumarragako Iñaki Alvarezekin eta konfiantzazko beste kide batzuekin batera.
"Oso gertu egon gara, baina, azkenean, ezin izan dugu helburua lortu. Parte metereologikoek ez dute hobekuntzarik aurreikusten hurrengo 10 egunetarako, eta ondoren ere ez dakigu egoera zein izango den. Horrela oso arriskutsua da baimena luzatzea", azaldu du bizkaitarrak. Espedizioak Samagaunen pasako du gaua.
Guztira, bi hilabete inguru eman dituzte Manaslu inguruan eta birritan saiatu dira tontorreraino igotzen, baina elurrak eta haizeak helburua lortzea egotzi diete. Bizkaitarrak eskerrak eman dizkie denbora luze honetan babesa eta animoak bidali dizkioten guztiei.
¿¿Dena batzeko eguna iritsi da... ManasluEki espedizioa bukatu da. Pena izugarria ematen digu tontorrera iritsi ez izana baina oso gustura gaude egindako lanarekin eta izan dogun bizikidetzarekin. Eskerrik asko nire talde guztiari, zuek gabe ezinezkoa izango zen!!
— Alex Txikon (@AlexTxikon) February 28, 2021
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa