17:47

Beste kirolak

MotoGP

Marc Marquezek bi edo hiru hilabete emango ditu lasterketetan parte hartu gabe

Erredakzioa

MotoGP mailako egungo munduko txapelduna den pilotu kataluniarrak ia agur esan dio denboraldiari besoko lesioaren ondorioz. "Ez da itzuliko ehuneko ehunean egon arte", adierazi du HRC taldeak.

  • Marc Marquez

    Marc Marquez, eskuin besoko lesioko ebakuntza egin osteasn. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marc Marquez (Repsol Honda RC 213 V) MotoGP mailako egungo txapeldunak bi edo hiru hilabete emango ditu lasterketetan parte hartu gabe, eta ez da txapelketetara bueltatuko guztiz sendatu arte. Hala jakinarazi du larunbat honetan Honda Racing Corporation (HRC) taldeak.

"Uztailaren 19an Espainiako Sari Nagusian Marc Marquezek haustura izan zuen eskuin besoko humeroan, eta espezialista ezberdinen iritziak jaso ostean, pilotuak eta HRC taldeak erabaki dute, aurreikusitako sendatze-plana aldatzea", jakinarazi du Honda Racing Corporation taldeak publikatu duen prentsa oharrak.

"HRC taldean ez dugu eperik jarri egungo munduko txapeldunaren itzulerarako, eta sendatze-prozesuaren bilakaeraren berri ematen jarraituko dugu aurrerantzean", gaineratzen da oharrean.

Alberto Puig Honda taldeko kirol-zuzendaria, hauxe adierazi du: "Marcen sendatze-prozesuari eta itzulera epeei buruz asko hitz eginda, baina guk argi izan dugu lehen momentutik jar dezakegun epe bakarra Marquez ehuneko ehunean dagoenean izango dela. Berak dakien moduan lehiatzeko gai izan arte ez da lasterketetara bueltatuko. Orduan erabakiko dugu zein izango den hurrengo helburua".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena