14:59

Beste kirolak

Munduko Txapelketa

Ainhoa Hernandezek, Nerea Penak eta Maitane Etxeberriak finala jokatuko dute

eitb.eus

Espainiako selekzioak Norvegia gainditu du 22-28 eta igandean Munduko txapelketako final handia jokatuko du Holandaren aurka.

  • Ainhoa Hernandez

    Ainhoa Hernandez. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako eskubaloi selekzioak domina ziurtatu du Japoniako Munduko Txapelketan, finalerdietan Norvegia indartsua 22-28 gainditu eta final handia jokatuko dutelako.

Neurketa izugarri ona egin dute espainolek, bikain ibili dira Norvegia talde indartsua lehiaketatik at uzteko. Jokatuko duten Munduko Txapelketako lehen finala izango da.

Horrenbestez, Ainhoa Hernandez, Nerea Pena eta Maitane Etxeberria euskal jokalariek Holandaren aurka jokatuko dute txapelketako finala igandean

Fitxa teknikoa

22,  Norvegia: Silje Solberg; Aune (5), Skogrand (3), Oftedal (2), Arntzen (2, 1p), Sanna Solberg (1) eta Brattset (1) -hasierako bostekoa- Pedersen (ps), Waade (1), Hogdahl (-), Jacobsen (-), Bakkerud (-), Herrem (3), Breistol (-), Loke (2) eta Tomac (2p).

28, Espainia: Navarro; Marta Lopez (4), Mireya González (1), Ainhoa Hernández (2), Lara González (-), Cabral (7, 3p) eta Jennifer Gutiérrez (-) -hasierako bostekoa- Zoqbi (ps), Maria Nuñez (-), Arderius (-), Eli Cesareo (-), Etxeberria (-), Pena (4, 1p), Sole Lopez (1), Alicia Fernandez (3) eta Almudena Rodríguez (6).

Markagailua bost minutuero: 2-2, 5-6, 6-7, 6-10, 9-11 y 13-13 (Atsedenaldia) 14-17, 16-18, 18-22, 19-25, 20-27 eta  22-28 (Amaiera)

Holandak Errusia gainditu (33-32) eta finala jokatuko du ere

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena