Beste kirolak
Golfa
Erredakzioa
Euskal golflariak New Orleanseko Zurich Classic txapelketa irabazi du, Ryan Palmer estatubatuarrarekin bikotea osatuta.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Jon Rahmek PGA Tour zirkuituko bere hirugarren garaipena erdietsi du, New Orleanseko Zurich Classic txapelketa irabazita. Binaka jokatzen den txapelketa da, eta Ryan Palmer estatubatuarrarekin osatu du bikotea.
Rahmek eta Palmerrek, 262 kolpeko txartelarekin (26 parez azpitik) irabazi dute, hiru kolpeko aldea aterata Sergio Garciak eta Tommy Fleetwoodek osatutako bikoteari. Bost kolpera geratu dira hirugarren postuan, Lee Kyoung-Hoon-Matt Every eta Brian Gay eta Rory Sabbatini bikoteak.
Titulu hau, 2017an Farmers Insurance Irekian eta 2018an CareerBuilder Challengean lortutakoei gehitu behar zaie. Rahmek 24 urte ditu, eta hamaikagarren postua betetzen du munduko sailkapenean.
Zirkuitu profesionalean zazpi garaipen ditu Barrikako (Bizkaia) jokalariak. PGA Tourrean eskuratutako hiru tituluei, Europako zirkuituan lortutako beste hiru gehitu behar zaizkie (2017ko Irlandako Irekia eta Dubaiko DP World Tour Championshipa, eta 2018ko Espainiako Irekia), baita 2018an irabazitako Hero World Challengea.
Bestalde, Ryan Palmerrek 42 urte ditu, eta bere laugarren garaipena erdietsi du Ipar Amerikako zirkuituan. Lehen titulua du, 2010ean irabazi zuen Sony Irekiaz geroztik.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa