Beste kirolak
Golfa
Erredakzioa
Woodsek hamaika urte geroago irabazi du 'major' bat. Jon Rahmek joko ona eskaini du azken egunean, baina larunbateko egun txarrak ez dio utzi jaka berdea lortzeko borrokan egoten.
Tiger Woods, Augustako Masterseko irabazlea, jaka berdearekin. Argazkia: EFE
Tiger Woodsek irabazi du Augustako Mastersa, eta hamaika urteren ostean eskuratu du 'major' bat. Estatubatuarrak jantzi du jaka berdea, bosgarrenez. 2005. urtean irabazi zuen Woodsek azkenekoz Augustako Mastersa, eta hamabost 'Grand Slam' ditu jada.
Francesco Molinari liderrarekiko bi kolpera ekin dio azken jardunaldiari, baina Masterseko azken egunean maila bikaina eman du Woodsek eta ez du aurkaririk izan. Hiru zulo geratzen zirenean hartu du txapelketako lidergoa, eta amaierara arte defendatu du. Tigerrek 15 'major' irabazi ditu jada, baina Jack Nicklaus da oraindik 'major' gehien dituen golf jokalaria, 18 irabazi baitzituen.
Jon Rahm euskaldunak bederatzigarren postuan amaitu du Augustako Mastersa. Barrikakoak (Bizkaia) joko bikaina eskaini du azken egunean, baina larunbatean izan zuen egun kaskarrak ez dio utzi azken unera arte jaka berdea lortzeko lehian egoten.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa