Beste kirolak
Golfa
Erredakzioa
Jon Rahm eta Adrian Otaegui euskal golf jokalariek laugarren postuan, berdinduta, amaitu dute DP World Tour Championshipa. Willet izan da irabazlea. Molinari, Europako Zirkuituko txapeldun.
Adrian Otaegui. Argazkia: EFE
Jon Rahm bizkaitarrak eta Adrian Otaegui gipuzkoarrak laugarren postuan, berdinduta, amaitu dute Dubain, DP World Tour Championship txapelketa. Danny Willet izan da irabazlea eta Francesco Molinari da Europako zirkuituko txapelduna.
Dubaiko Jumeirah Golf Estates zelaian Danny Willet izan da onena. Ingalaterrako golf-jokalariak 270 kolpeko txartelarekin lortu du garaipena Rolex Serieseko azken txapelketa. Bi kolpe atera dizkio bigarren izan diren Matt Wallaceri eta Patrick Reedi, eta lau kolpe atera dizkie laugarren izan diren Jon Rahmi eta Adian Otaeguiri. Bi euskal golflariekin berdinduta, Dean Burmesterrek ere laugarren postua eskuratu du.
Franceso Molinarik, aldiz, 26. postuan amaitu du txapelketa. Tommy Fleetwood zen Molinariri Europako Zirkuituko titulua lapurtzeko aukerak zituen jokalari bakarra; horretarako, txapelketa irabaztea behar zuen, baina 16. izan da.
Sailkapena:
.1. Danny Willet (ING) 270 (67+67+68+68) (-18)
.2. Matt Wallace (ING) 272 (68+65+71+68)
.+. Patrick Reed (USA) 272 (69+66+67+70)
.4. Jon Rahm (EUS) 274 (67+70+69+68)
.+. Adrian Otaegui (EUS) 274 (66+68+71+69)
.+. Dean Burnester (RSA) 274 (71+65+68+70)
.7. Dylan Frittelly (RSA) 275 (70+73+66+66)
.+. Tom Lewis (ING) 275 (69+69+67+70)
.9. Kiradech Aphibarnrat (THA) 276 (70+66+71+69)
.+. Alex Noren (SUE) 276 (69+71+67+69)
.+. Sergio Garcia (ESP) 276 (71+68+67+70)
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa