Beste kirolak
Golfa
Erredakzioa
Jon Rahm laugarren izan da PGA Championship txapelketan, eta bi postu egin ditu gora munduko rankingean.
Jon Rahm. Argazkia: EiTB
Jon Rahm laugarren izan zen PGA Championship txapelketan, eta bosgarren dago orain munduko sailkapenean. Euskal golf-jokalariak garaipena lortzeko aukera izan zuen azken unera arte, baina laugarren postuan amaitu zuen.
Iragan astean zazpigarren postura jaitsi zen Barrikakoa, baina PGA Championship txapelketan laugarren bukatuta, Rahm bosgarren dago orain rankingean, eta Rory McIlroy zazpigarren postura jaitsi da.
Dustin Johnson da lider, eta PGA Championship txapelketa irabazi berri duen Brooks Koepka da orain bigarren. Justin Thomas hirugarren tokira jaitsi da, eta Justin Rose dago laugarren.
Munduko sailkapena:
.1. Dustin Johnson (AEB): 10.4672 puntu
.2. Brooks Koepka (AEB): 10.1604
.3. Justin Thomas (AEB): 9.6763
.4. Justin Rose (ING): 8.6511
.5. Jon Rahm (EUS): 7.6794
.6. Francesco Molinari (ITA): 7.5602
.7. Rory McIlroy (NIR): 7.1341
.8. Jordan Spieth (AEB): 6.9136
.9. Rickie Fowler (AEB): 6.5707
.10. Jason Day (AEB): 6.4507
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa