Beste kirolak
Golfa
Erredakzioa
Jon Rahm zazpigarren postuan da munduko sailkapenean, bosgarren postuari agur esan ostean. Bi postu behera egin ditu Invitational txapelketaren ostean. Otaegui 83. postuan dago.
Jon Rahm. Argazkia: EFE
Justin Thomas asteburuan egin den WGC-Bridgestone Invitational txapelketako irabazleak postu bat gora egin du munduko sailkapenean, eta bigarren kokatu da. Jon Rahm euskal golf jokalariak behera egin du, eta zazpigarren postuan da.
Dustin Johnson da rankingeko liderra. Bigarren tokian zen Justin Rose, berriz, hirugarren da orain. Rory McIroyk gora egin du sailkapenean, eta bosgarren postua kendu dio Jon Rahmi. Euskal golflaria ez da ondo ibili txapelketa honetan; 17. bukatu du, eta, ondorioz, bi postu galdu ditu sailkapen nagusian.
Adrian Otaegui euskal golflaria 83. postuan dago oraindik.
Munduko sailkapena:
.1. Dustin Johnson (AEB) 10.7744 puntu (batez beste)
.2. Justin Thomas (AEB) 9.4861
.3. Justin Rose (ING) 8.8280
.4. Brooks Koepka (AEB) 7.8713
.5. Rory McIlroy (NRI) 7.3652
.6. Francesco Molinari (ITA) 7.2678
.7. Jon Rahm (EUS) 7.2381
.8. Jordan Spieth (AEB) 6.9944
.9. Rickie Fowler (AEB) 6.6157
.10. Jason Day (AEB) 6.3894
-------------
23. Sergio Garcia (ESP) 4.1281
51. Tiger Woods (AEB) 2.4168
64. Emiliano Grillo (ARG) 2.1019
83. Adrian Otaegui (EUS) 1.7929
84. Jhonattan Vegas (VEN) 1.7902
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa