22:48

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahm, Espainiako Openeko txapeldun

Erredakzioa

Euskal golf jokalariak garaipena lortu du Europako Zirkuituari dagokion proban.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek irabazi du Espainiako Open txapelketa igande honetan, Madrilen. Euskal golf jokalaria eta munduko rankingeko 4. sailkatua, garaile atera da 268 kolpeko txartelarekin, 20 parearen azpitik.

PGA Tourreko Farmers Insurance Open (2017) eta CareerBuilder Challenge (2018), eta Europako Zirkuituko DP World Tour Championship Dubai (2017) eta Irlandako Open (2017) txapelketetako tituluei, Espainiako Irekia gehitu die Jon Rahmek.

Garaipen honekin, Rahm Espainiako txapeldun izan da maila guztietan: Kadete mailan (2009), Junior mailan (2010 eta 2012), 18 urtez azpiko mailan (2010 eta 2012) eta maila gorenean (2014 eta 2015).

Rahmek Nacho Elvirarekiko kolpe bateko desabantailarekin eta Paul Dunnerekiko bi kolpeko desabantailarekin ekin dio azken egunari. Igandean 67 kolpeko txartela bete du, 20 kolpe parearen azpitik. Sei birdie egin ditu; 1, 2, 7, 10, 13 eta 18 zuloetan. Birdie horiei esker lidertza eta garaipena lortu ditu euskal golflariak. Paul Dunne izan da bigarren eta Nacho Elvira, hirugarren.

Espainiako Open txapelketako sailkapena:

.1. Jon Rahm (EUS)                   268 (67+68+66+67) (-20)

.2. Paul Dunne (IRL)                 270 (66+65+68+71)

.3. Nacho Elvira (ESP)               271 (68+66+66+71)

.4. George Coetzee (RSA)             272 (72+66+71+63)

.5. Marc Warren (SCO)                273 (66+69+69+69)

.+. Jorge Campillo (ESP)             273 (70+67+67+69)

.+. Brett Rumford (AUS)              273 (68+66+68+71)

.+. Henric Sturehed (SUE)            273 (67+68+66+72)

.9. Julien Guerrier (FRA)            274 (67+69+74+64)

.+. Hideto Tanihara (JPN)            274 (70+70+67+67)

.+. Jacques Kruyswijk (RSA)          274 (69+70+66+69)

------

12. Adrian Otaegui (EUS)             275 (69+70+70+66)

.+. Alejandro Cañizares (ESP)        275 (72+67+70+66)

.+. Victor Pastor (ESP)              275 (67+72+69+67)

21. Pablo Larrazábal (ESP)           276 (71+65+73+67)

28. Felipe Aguilar (CHI)             277 (72+66+70+69)

39. Samuel del Val (ESP)             279 (74+65+68+72)

.+. Pedro Oriol (ESP)                279 (68+71+67+73)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena