Beste kirolak
Bigarren jardunaldia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Barrikarra liderra den Paul Dunne irlandarrarengandik lau kolpera dago; Donostiarra, berriz, zortzira.
Jon Rahm. Argazkia: EFE
Jon Rahm bizkaitarra Espainiako Irekiko bigarren ibilbidea bete du ostiral honetan eta 68 kolpeko txartela bete du (lau parraz azpitik), eagle bat, lau birdie eta bogey bikoitz bat eginda.
Horrenbestez, 135 kolpe ditu pilatuta (bederatzi parretik behera) Europako Zirkuituko parte den txapelketako bigarren jardunaldia bete denean. Barrikakoa bosgarren da sailkapenean, eta liderra den Paul Dunne irlandarrarengandik lau kolpera dago.
Dunnek Erresuma Batuko Masterra irabazi zuen 2017an, eta primeran jardun du lehen bi egunetan (66 eta 65 kolpe). Hartara, 13 kolpe ditu parraz azpitik, eta lehenengo postuan dago gainerakoengandik aldenduta.
Bere aldetik, Adrian Otaegui donostiarrak 70 kolpeko ibilbidea bete du (bi parretik behera). Guztira 139 kolpe daramatza (bost parretik behera), eta 39. tokian dago sailkapenean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa