Beste kirolak
Golfa
Agentziak | Erredakzioa
Boonchu Ruangkit txapelketa jokatuta, Dustin Johnson dago lehen postuan, 10,4090 punturekin batez beste. Rahmek 8,0543 ditu.
Jon Rahm / Argazkia: EFE.
Jon Rahmek, behin 2017ko azken txapelketa ofiziala bukatuta, munduko golf sailkapenaren laugarren postuan bukatuko du urtea, Dustin Johnson, Jordan Spieth eta Justin Thomas estatubatuarren atzetik.
Asiako Boonchu Ruangkit txapelketak aldaketa bakarra utzi du lehenengo 34etan: Sergio Garciak hamaigarren postutik hamargarrenera egin du gora.
2017an, Rahmek San Diegon, Irlandan eta Dubain irabazi du. 69,64ko batezbestekoa izan du Amerikako zirkuituan, eta 70,07koa Europakoan.
Bi zirkuituen arteko batezbestekoari dagokionez, lau jokalari baino ez daude 70tik behera: Sergio Garcia (69,61), Jon Rahm (69,85), Justin Rose (69,87) eta Rory McIlroy (69,91).
MUNDUKO SAILKAPENA
1. Dustin Johnson, 10,4090 puntu batez beste
2. Jordan Spieth, 9,2079
3. Justin Thomas, 8,3606
4. Jon Rahm, 8,0543
5. Hideki Matsuyama, 7,9197
6. Justin Rose, 7,8379
7. Rickie Fowler, 6,7951
8. Brooks Koepka, 6,3286
9. Henrik Stenson, 5,9013
10. Sergio García, 5,6648
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa