18:35

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek Irlandako Irekia irabazi du

Agentziak | Erredakzioa

Sei kolpe atera dizkie Richie Ramsay eskoziarrari eta Metthew Southgate ingelesari. Garaipen honi esker, Rahm zortzigarren postura igoko da munduko sailkapenean.

0:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek bigarren garaipena lortu du profesionalen zirkuituan, lehenengoa Europakoan, Irlandako Irekia irabazita. 24 kolpe egin ditu bizkaitarrak parearen azpitik, Portstewarten jokatutako txapelketan.

Ondorioz, Rahm hamaikagarren posturik zortzigarrenera igoko da munduko sailkapenean. 264 kolpe egin ditu guztira Irlandan jokatutako lau jardunaldietan: 65, 67, 67 eta 65 kolpe behar izan ditu, jardunaldi bakoitzean.

Bizkaitarrak sei kolpeko aldea atera die Richie Ramsay eskoziarrari eta Matthew Southgate ingelesari, eta zazpi Justin Rose, David Drysdale, Ryan Fox eta Daniel Im aurkariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena