Beste kirolak
Motoziklismoa
Agentziak | Erredakzioa
Garaipena Antonelli italiarrak lortu du (Honda). MotoGP mailan Dani Pedrosa gailendu da, eta Moto2n, berriz, Zarco frantziarrak Munduko Txapelketa irabazi du matematikoki.
Efrén Vázquez. Efe.
Efren Vazquezek hamargarren egin du Japoniako Sari Nagusian, Moto3 kategorian.
Garaipena Niccolo Antonelli (Honda) italiarrak lortu du, bigarren Miguel Oliveira (KTM) portugaldarra izan da, eta Jorge Navarro (Estrella Galicia 0'0 Honda) hirugarren.
Pedrosa garaile MotoGP kategorian
MotoGP mailan, berriz, garaipena Dani Pedrosak (Repsol Honda RC 213 V) erdietsi du.
Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) italiarra bigarren izan da eta sailkapenean 18 puntuko aldea du orain Jorge Lorenzorekin (Yamaha YZR M 1). Lorenzok hirugarren egin du.
Johann Zarco, Moto2n
Johann Zarco frantziaarrak Munduko Txapelketa matematikoki irabazi du Moto2 kategorian, Japoniako Sari Nagusiko lasterketan gailendu ostean. Bigarren Jonas Folger (Kalex) alemaniarra izan da, era hirugarren Sandro Cortese.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa