Beste kirolak
Brasilgo Sari Nagusia
Erredakzioa
Alemaniarra jaun eta jabe izan da munduko txapelketako azken proban, Brasilgo Sari Nagusian. Bederatzi aldiz jarraian gailendu da aurten, aurretik inork lortu ez duen marka ezarriz.
Vettel jaun eta jabe izan da Bat Formula denboraldian. Efe.
Sebastian Vettelek irabazi du Brasilgo Sari Nagusia, Bat Formularen denboraldiko azken proba. Munduko txapelketa laugarrenez irabazi du aurten Red Bull taldeko pilotuak, eta, horrez gain, denboraldi berean lortutako garaipenen marka berdindu du eta jarraian lortutako garaipenen marka hobetu du: 13 garaipen lortu ditu guztira, eta 9 garaipen jarraian.
Vettelek Mark Webber taldekidea (bigarren) eta Fernando Alonso (hirugarren) izan ditu ondoan Interlagos zirkuituko podiumean. Alonso bigarren geratu da Munduko Txapelketako sailkapenean.
Brasilen lortutakoa bere ibilbideko 39. garaipena da Bat Formulan. Bi garaipenera du Ayrton Sennak ezarritako marka (41 garaipen). Bi horien aurretik, Michael Schumacher (91 garaipen) eta Alain Prost (51) bakarrik daude.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa