Beste kirolak
Bat Formula
Erredakzioa
Alemaniarra Indiako Sari Nagusian gailendu da eta bere ibilbide profesionaleko 36. garaipena lortu du. Fernando Alonso 11. izan da.
Vettelek bere ibilbide profesionaleko 36. garaipena lortu du Indian. Efe.
Sebastian Vettel (Red Bull) alemaniarrak laugarrenez jarraian irabazi du munduko Bat Formula txapelketa, Indiako Sari Nagusian lortutako garaipenari esker. Fernando Alonso hamaikagarren izan da eta irteeran izandako arazoek garaipena lehiatzea galarazi diote.
Lasterketaren lehen herena igaro ondoren agertu da Vettel sendo lehen postuan, eta Nico Rosberg erkidearen Mercedesak eta Romain Grosjean frantziarraren Lotusak ezer gutxi egin ahal izan dute alemaniarrarengana hurbiltzeko. Bigarren eta hirugarren izan dira Rosberg eta Grosjean, hurrenez hurren.
"Kaiser txikia" da Indiako Buddh zirkuituan korritu diren hiru edizioak irabazi dituen auto-gidaria. 2014. urtean, ez da Indiako Sari Nagusirik izango.
Vettelek bere ibilbide profesionaleko 36. garaipena lortu du.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa