13:53

Beste kirolak

Bat Formula

Vettelek lidergoa sendotu du Koreako Sari Nagusia irabazi ostean

Erredakzioa

Pilotu alemaniarrak garaipena lortu du, eta munduko txapeldun izendatzeko aurrepauso handia eman du. Raikkonen izan da bigarren, eta Grosjean hirugarren. Fernando Alonso seigarren izan da.

  • Sebastian Vettel. Argazkia: EFE

    Sebastian Vettelek Koreako Sari Nagusia irabazi du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sebastian Vettelek (Red Bull) irabazi du Koreako Sari Nagusia, eta munduko txapeldun izendatzeko aurrepausoa eman du alemaniarrak. Fernando Alonso (Ferrari) seigarren izan da, eta Vettelekiko zuen desabantaila handitu egin da.

Vettel jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino, eta garaipena lortu du. Kimi Raikkonen (Lotus) izan da bigarren, eta Romain Grosjeanek (Lotus) osatu du podiuma hirugarren postua lortuta.

Red Bull taldeko pilotu alemaniarrak denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du, eta munduko txapelketako liderra da 272 punturekin. Bigarren sailkatua den Fernando Alonsorekiko 77 puntuko abantaila du Vettelek, eta 105 puntu ateratzen dizkio hirugarren postuan dagoen Raikkoneni.

Koreako Sari Nagusiko sailkapena:

1. Sebastian Vettel (GER/Red Bull)          1.43:13.701

.2. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus)               +     4.224

.3. Romain Grosjean (FRA/Lotus)              +     4.927

.4. Nico Hülkenberg (GER/Sauber)             +    24.114

.5. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes)            +    25.255

.6. Fernando Alonso (ESP/Ferrari)            +    26.189

.7. Nico Rosberg (GER/Mercedes)              +    26.698

.8. Jenson Button (GBR/McLaren)              +    32.262

.9. Felipe Massa (BRA/Ferrari)               +    34.390

10. Sergio Perez (MEX/McLaren)               +    35.155

11. Esteban Gutierrez (MEX/Sauber)           +    35.990

12. Valtteri Bottas (FIN/Williams)           +    47.049

13. Pastor Maldonado (VEN Williams)          +    50.013

14. Charles Pic (FRA/Caterham)               +  1:03.578

15. Giedo van der Garde (NED/Caterham)       +  1:04.501

16. Jules Bianchi (FRA/Marussia)             +  1:07.970

17. Max Chilton (GBR/Marussia)               +  1:12.898

18. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso)           2 itzulira

19. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso)           3 itzulira

20. Adrian Sutil (GER/Force India)              5 itzulira

Erretiratu diren pilotuak:

Mark Webber (AUS/Red Bull)   38. itzulian

Paul di Resta (GBR/Force India)  24. itzulian

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena