Beste kirolak
Piraguismoa
Agentziak | EITB
Gipuzkoarra faboritoa zen bere finalerdia irabazita. Miren Lazkano, aldiz, finalaren aurreko serietan kanporatu dute.
Maialen Chourraut domina lortzeko faboritoen artean zegoen. Argazkia: Basque Team.
Albisteak (1)
Maialen Chourrautek laugarren postuarekin konformatu behar izan du munduko txapelketetako kayak krosseko finalean, larunbat honetara arte Australiako Penrith herrian jokatutako lehian.
Gipuzkoarra podiumera igotzeko faboritoen artean zegoen bere finalerdia irabazi ostean, baina azkenean beste hiru lehiakide bera baino hobeto aritu dira. Urrea eta zilarra Angele Hug eta Camille Prigent frantziarrek irabazi dute, eta brontzea, berriz, Klaudia Zwolinska poloniarrak. Zwolinskak urrea irabaztetik zetorren C1 eta K1 kategoriatan.
Miren Lazkano eta Laia Sorribes lehiatik kanpo geratu ziren aurretik jokatutako serietan.
Clarkentzat urrea, gizonezkoetan
Gizonezkoen finalean, Joseph Clarkek irabazi du urrea, Mathurin Madore frantziarraren eta Matyas Novak txekiarraren aurretik. David Llorente eta Manuel Ochoa espainiarrak ez dira finalera iritsi.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar