Beste kirolak
Motoziklismoa
Agentziak | EITB
Kataluniako pilotuak motoziklismoko bere bederatzigarren munduko titulua eskuratu du, zazpigarrena MotoGPko "maila nagusian".
Marc Marquezek irabazi du MotoGP mailako Munduko Txapelketa Argazkia: EFE
Marc Marquezek (Ducati) MotoGPko 7. titulua irabazi du igande honetan, aurrekoa irabazi eta sei urtera, eta 9.ez bihurtu da munduko txapeldun, Japoniako Sari Nagusiko lasterketa luzean bigarren amaituta. Historiako balentria handienetako bat lortu du horrela.
Japoniako Mobility Resort Motegi zirkuituan bigarren helmugaratuta, Francesco 'Pecco' Bagnaiaren (Ducati) atzetik eta Joan Mir (Honda) herrikidearen aurretik, sailkapen nagusian Alex (6.) nahikoa aldentzeko behar zituen puntuak eskuratu ditu, munduko txapelketa irabazteko.
Horrela, Kalatuniako pilotuak munduko 9 txapelketa irabazi ditu jada: lehena, 2010ean, 125 c.c.-ko kategorian; bigarrena, 2012an, Moto2n, eta gainerako zazpiak (2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2025), MotoGP kategorian.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar