Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

15:26

Arrauna

Kontxa, 1. jardunaldia

Urdaibai, Zierbena eta Donostiarra gizonezkoetan, eta Arraun Lagunak emakumezkoetan, faborito nagusi

L. E. A. | EITB MEDIA

Arraun Lagunak Euskotren Ligako irabazleak dena alde du iazko garaipena berresteko. Gizonezkoetan, Zierbenak eta Urdaibaik argi utzi zuten indartsuenak direla asteazkeneko sailkatze estropadan.

  • Arraun Lagunak eta Orio, 2023ko Kontxako Banderan. Argazkia: Efe.

    Arraun Lagunak eta Orio, 2023ko Kontxako Banderan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igandean jokatuko den Kontxako Banderako lehen jardunaldiak faborito argiak ditu, batez ere emakumezkoen lehian. Arraun Lagunakek Euskotren Liga irabazi berri du eta trainerurik indartsuena izan da orain arte. Gizonezkoetan berriz, hiru dira guztion kinieletan agertzen diren izenak: Urdaibai, Zierbena eta etxeko trainerua, Donostiarra.

Lehen jardunaldia, oso-osorik zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Lehia emakumezkoen estropadak hasiko du. Donostiako bi traineru izango dira zortzi onenen artean, Donostiarra, etxeko trainerua izateagatik, zuzenean sailkatuta dagoelako. Bestea Arraun Lagunak da, Euskotren Ligako irabazlea, eta osteguneko sailkapen estropada irabazi zuena.

Donostiarrek aurtengo ligan jokatutako 16 banderetatik 15 irabazi dituzte. Azkenengoan kale egin zuten eta Tolosaldeak lortu zuen garaipena, ezustekoan. Tolosaldea da, hain zuzen, Arraun Lagunaki garaipena oztopatu diezaiokeen bakarra, emakumezkoen estropadaren 17. ekitaldi honetan.

Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio dira lehian izango diren gainontzeko bost traineruak.

Emakumezkoen txandak

1. TXANDA: Orio, Chapela, Kaiku eta Astillero

2. TXANDA: Tolosaldea, Arraun Lagunak, Hibaika eta Donostiarra.

Zierbena, Urdaibai eta Donostiarra, faborito

Gizonezkoen estropadari dagokionez, Gipuzkoako lau ontzi, Bizkaiko hiru eta Galiziako bat, Cabo, lehiatuko dira.

Zierbenak eta Urdaibaik sasoi betean daudela erakutsi zuten asteazkeneko sailkapen estropadan. 10 ehuneneko tartea izan zen soilik bien artean, galipoen alde. Bi traineruek ligan jokatutako 18 banderetatik 16 irabazi dituzte aurten. Beste biak Hondarribiak eta Getariak lortu dituzte.

Ohikoa legez, Donostiarrak ez du sailkatze estropada jokatu behar izan, etxeko trainerua izanik zuzenean sailkatuta dagoelako. Hori da Kontxako araudiak dioena, urtero etxeko traineru baten parte-hartzea bermatzeko. Aurtengo ekitaldian 90.500 euro banatuko dira saritan, kopuru bera emakumezkoen eta gizonezkoen kasuan.

Zierbena, Urdaibai eta Donostiarrarekin batera, Orio, Kaiku, Getaria, Cabo eta Hondarribia lehiatuko dira.

Gizonezkoen txandak

1. TXANDA: Hondarribia, Cabo, Kaiku eta Zierbena.

2. TXANDA: Orio, Getaria, Urdaibai eta Donostiarra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena