Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

12:07

Arrauna

Gertu Eraikuntzak Bandera

Arraun Lagunak txapeldun aseezinak bereganatu du Pasaiako Gertu Eraikuntzak Bandera

G. P. A. | EITB MEDIA

Larunbatean Euskotren Liga eskuratu ondoren, gaur Gertu Eraikuntzak Bandera irabazi du Arraun Lagunakek Pasaiako uretan. Orio izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Inork zalantzarik bazuen, gaur argitu ditu denak. Euskotren Liga bereganatu ostean, Arraun Lagunakek dena irabazita amaitu nahi du denboraldia, eta gaurkoan beste urrats bat eman du norabide horretan, Pasaiako uretan Gertu Eraikuntzak Bandera nagusitasunez eskuratuta, Orioren eta Donostiarraren aurretik.

Ohorezko txandako traineruak parekatuta abiatu dira, Arraun Lagunak buruan jarrita. Oriok eta Donostiarrak ondo eutsi diote Ligako txapeldunari hasierako luzean. Lehendabiziko ziabogan, arazoak izan ditu Arraun Lagunakeko aurrekalariak, eta denbora galdu dute.

Edonola ere, laster zuzendu dute akatsa, eta lehen tokian segitu dute saioa. Are gehiago, bigarren eta azken luzean aldea etengabe handituz joan dira Andrea Astudillok zuzentzen dituen neskak, gainerako taldeak baino maila bat edo bi gorago daudela erakutsita.

Helmugan, Arraun Lagunak gailendu da, 10 minutu eta 42 segundoko denborarekin. Orio izan da bigarrena (+8) eta Donostiarra hirugarrena (+12). Tolosaldea, berriz, 14 segundora sartu da. Horrenbestez, Juan Mari Etxabek entrenatzen dituen neskek Ligako 14. bandera eskuratu dute, eta datorren asteburuan jokatuko diren azken bi jardunaldiak irabaztea soilik geratzen zaie historia egiteko.

Bestalde, lehendabiziko txandan, Hondarribia izan da azkarrena (11 minutu eta 2 segundo behar izan ditu lana osatzeko), eta Hibaika sartu da ondoren, 12 segundora. Cabo eta Tiran, ostera, askoz atzerago iritsi dira; 23 eta 43 segundora, hurrenez hurren.

Horrez gain, bero handiaren eraginez, Irene del Rio Tirango patroia zorabiatu egin da, estropada amaitu eta gero. Edonola ere, Gurutze Gorriak artatu du, eta berehala suspertu da.

Gertu Eraikuntzak Banderako sailkapena.

Gertu Eraikuntzak Banderako sailkapena.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena