Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

20:12

Arrauna

Bermeoko Ikurriña

Santurtzik eman du liga irabazteko lehen kolpea, Hondarribiaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Soterak eta Ama Guadalupekoak norgehiagoka epikoa izan dute Bermeoko uretan. Azkenean, bizkaitarrak gailendu dira 26 ehunenengatik.

1:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santurtzik Eusko Label Ligako koroa lehen aldiz irabazteko aurrera pausoa eman du larunbat honetan Bermeoko Ikurrinan gailenduta. Soterak 26 ehuneneko atera dizkio Hondarribia liga irabazteko duen aurkari nagusiari, bien arteko norgehiagoka ikusgarriaren ostean.

Zierbenak lehen txandan egindako denbora erreferentzia bezala hartuta, 20:29, abiatu dira aurtengo lau traineru insartsuenak: Santurtzi, Hondarribia, Orio eta Urdainai. Lehen biak estropadaren buruan jarri dira hasieratik eta lehia gogoangarria izan dute, azken metrora arte.

Ama Guadalupekoa izan da aurretik ia denbora guztian, bat eta bi segundo arteko aldearekin, baina bizkaitarrak atzean izan dituzte, gertu, eta presioa sartzen. Orio eta Urdaibai, berriz, oso atzean geratu dira lehe metroetatik, eta Ikurrina irabazteko lehiatuk kanpo.

Azken luzea epikoa izan da, urteetan gogoan izaten den horietakoa. Bi ontziak oso gertu lehiatu dira eta epaileek oso adi izan dira dute bien arteko distantzia ziurtatzeko. Bi aldiz eman diete gipuzkoarrei norabidea zuzentzeko agindua.

Azkenean, biak aldi berean sartu dira helmugan tarte oso txikiarekin, 26 ehunenekoa, Santurtziren alde.

Eusko Label Ligako sailkapenean, Santurtzik hiru puntuko aldea du orain Hondarribiarekin, igandeko azken estropada erabakigarriaren atarian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena