Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Eusko Label Liga
eitb.eus
'Ama Guadalupekoa' ontzia izan da indartsuena Zierbenako uretan, eta haren atzetik geratu dira Santurtzi eta etxeko taldea, hurrenez hurren.
Hondarribiak eskuratu du Petronor Bandera. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Lehen txandan jardun duen Hondarribiak irabazi du Petronor Banderaren XXXVII. ekitaldia, bigarren eta hirugarren sailkatu diren Santurtziri eta Zierbenari lau segundoko aldea aterata. Berdeen bigarren garaipena izan da aurtengo denboraldian, Coruñako Banderako lehen jardunaldian ere eurak izan baitziren indartsuenak.
Joseba Amunarrizen mutilak aise gailendu dira euren txandan (19:43,92), bigarren izan den Aresek baino 30 segundo gutxiago erabili behar izan baitute. Denbora kaskarragoak egin dituzte Kaikuk eta Ondarroak.
Gerora, bigarren txandako ontziak lehiatzen hasi direnean, argi geratu da 'Ama Guadalupekoa'-ren denbora oso kontuan hartzekoa zela eguneko bandera erabakitzeko, txanda horretan gailendu den Zierbenaren aurretik baitzeuden oraindik lehen zortzi ontzien joan-etorriak amaitu eta gero. Hala, etxean aritu diren galipoek 19:48,22ko denbora behar izan dute euren lana egiteko, eta, azkenean, eguneko hirugarren denborarik onena izan da eurena.
Ohorezko txandan, indartsu ekin diote zereginei bai Santurtzik, bai Donostiarrak, eta lehen ziabogan zein bigarrenean parez pare aritu dira biak; izan ere, 'San Nikolas' eta 'Lekittarra' laster geratu dira atzean. Alabaina, santurtziarrek hirugarren luze ederra egin dute, eta orduan zabaldu dute donostiarrekiko aldea. Dena dela, bizkaitarren denbora hondarribiarrena baino kaskarragoa zen une horretan (3-4 segundo okerragoa), eta Asier Zurinagaren taldeak estropadako bigarren tokiaren konformatu behar izan du azkenean (19:47,98).
Donostiarra, bere aldetik, bosgarren izan da gaurko jardunaldian, eta Isuntza Arraun Elkarteko lekeitiarrak sailkatu dira ondoren, lan aipagarria egin ostean.
Eusko Label Ligako Petronor Banderaren sailkapena. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia
Eusko Label Ligako sailkapen orokorrari dagokionez, 43 puntu dituen 'Sotera'-k bigarrenarekiko tartea zabaldu du, Donostiarrak baino lau puntu gehiago baititu (39 puntu). Ondoren, Orio dago hirugarren (36), eta Urdaibai laugarren da (32 puntu). Azken postuetan, Zarautz eta Kaiku atzean geratzen hasi dira, 11 eta 9 punturekin, hurrenez hurren.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa