Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Kontxako Ikurrina 2018
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Hibaikak bigarren txandako denborarik onena egin du eta datorren igandean, hilak 9, egingo den bigarren jardunaldi erabakigarrian ohorezko txandan izango du tokia.
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Traineru gipuzkoarrak denborarik azkarrena erdietsi du igande honetan jokatu den Kontxako Ikurrinako aurreneko jardunaldian. Itsasoa bare-bare eta eguraldia bidelagun, arraun ikuskizunera deituta zauden Donostiara hurbildu diren zaleak. Giro ezin hobea, kolore guztietako festa batean.
Emakumeen hamaikagarren ikurrina
Honakoa emakumezkoen traineruen hamaikagarren edizioa da eta hona jardunaldiaren laburpena. Lehen txandan, Riveirak aurrea hartu dio San Juani aurreneko ziabogan, baina gipuzkoarrek haginak estutu eta 10.41-eko denbora egin du, Riveira sei segundora iritsi delarik. Orio, bestalde, zazpi segundora iritsi da eta Donostiarra 25era.
Bigarren txandari dagokionez, Hibaikak maila altua jarri du, baina Gu Arraunek egin du, azkenean, bigarren txandako denborarik onena, eta hortaz, datorren igandean gauzatuko den bigarren jardunaldiko ohorezko txandan arituko da. Traineru donostiarra, zehazki, San Juanengandik 13 segundora helmugaratu da.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa