Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna
Play-offa: Bermeoko Ikurrina
I. G. | EITB
Eusko Label Ligako azken-aurreko jardunaldiari dagokionez, Orio jaun eta jabe izan da berriz ere, eta denboraldiko 15. bandera eskuratu du.
Sotera trainerua. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT
Santurtzi nagusitu da larunbat honetan Bermeoko uretan lehiatu den Eusko Label Ligako play-offeko lehen jardunaldian.
Tiran atera da lehenik erlojupekoan, Kaiku, Arkote, Santurtzi eta Chapela ordena horretan atzetik zituela. Faborito nagusiak Bizkaitarra eta Sotera ziren, lehena maila gorenean jarraitzeko borrokan eta bigarrena lehen mailara itzultzeko, urtebetez bigarren mailan egon ondoren.
Santurtzik abantaila lortu du lehen ziabogan, 4 segundo aterata Chapelari eta 7 Kaikuri. Bigarren ziabogarako, Santurtzi eta Chapelaren arteko lehia izan da, 4 segundoan aritu baitira, Soterako arraunlari bati arrauna apurtu zaion arren.
Tiranek 21:44ko denbora eginda bukatu du estropada, Kaikuk 2 segundo gutxiago behar izan ditu, eta Arkotek 21:34ko denbora egin du, baina garaipenetik oso urrun geratu dira hirurak. Santurtzik egin du denborarik onena (21:19), eta, azken luzeetan gauzak zail izan arren, Chapela 8 segundora helmugaratu da.
Hala, Santurtzik oso bideratuta utzi du play-offa, eta badirudi lehen mailarako bigarren txartela Chapela eta Arkoteren artean egongo dela. Kaikuk, aldiz, oso zail izango du mailari eustea.
Eusko Label Ligako play-offeko sailkapena.
Bermeoko Ikurrina
Eusko Label Ligako azken-aurreko jardunaldian, bi txanda baino ez dira egon. Getaria, Hondarribia, Lekittarra eta San Juan atera dira lehenengoan, eta Getaria izan da garaile argia, 20:46ko denbora eginda. Hondarribia 11 segundora heldu da, Lekittarra 31ra eta San Juan, berriz, minutu batera.
Ohorezko txandan, berriz, denboraldi osoan zehar bezala, Orio jaun eta jabe izan da eta oso atzean utzi ditu aurkariak hasieratik. 20:39ko denbora eginda bukatu du estropada; Zierbena 11 segundora heldu da, Urdaibai 22ra eta Donostiarra 25era.
Orio, garaipena ospatzen. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT
Hala, Oriok irabazi du Bermeoko Ikurrina, Getaria izan da bigarren eta Zierbena hirugarren.
Bermeoko Ikurrinako sailkapena.
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar