Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

11:56

Arrauna

Kontxako Bandera

Arraun Lagunakek erakustaldia emanda irabazi du Kontxako lehen jardunaldia, Tolosaldeari 10 segundo aterata

L. U. | EITB

'Lugañene' traineruak bereganatu du garaipena 2025eko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, bigarrenari, Tolosaldeari, 10 segundoko errenta aterata. Orio izan da hirugarren, 10 segundo eta 84 ehunenera, eta Zumaia laugarren, 15 segundora.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun Lagunak, Kontxako Banderaren egungo txapelduna, 2024ko eta 2023ko tituluak errepikatzeko bidean da, Tolosaldea (bigarren) eta Orio (hirugarren) hamar segundora dituela ekingo baitio datorren igandean bigarren jardunaldi erabakigarriari.

Lehen txandan, Donostiarra (1. kaletik), Astillero (2. kaletik), Tolosaldea (3. kaletik) eta Arraun Lagunak (4. kaletik) lehiatu dira. Arraun Lagunak hasiera-hasieratik jarri da buruan, oso irteera ona eginez lehen unetik aurkariak atzean utzita. Aurretik egin du lehen ziaboga, Tolosaldea 5 segundora eta Donostiarra eta Astillero 10era zituela. Itzuliko luzean, Joana Halsouet patroiak gidatzen duen ontziak handitu egin du abantaila, bere traineruari errendimendurik onena aterata.

Juan Mari Etxabek entrenatzen duen traineruak erabateko nagusitasunez irabazi du lehen txanda, 10 minutu eta 29 segundoko marka eginda. Tolosaldea izan da bigarren, 10 segundora; Donostiarra hirugarren, 24ra, eta Astillero laugarren, 25era.

Bigarren txandako traineruentzat, Arraun Lagunaken marka izan da erreferentzia. Bigarren txandan, hauek lehiatu dira: Hibaika (1. kaletik), Hondarribia (2. kaletik), Orio (3. kaletik) eta Zumaia (4. kaletik).

Lehen luzean, Orio izan da onena, eta 5 minutu eta 16 segundoko denborarekin egin du ziaboga (lehen txandan Arraun Lagunakek baino 16 segundo gehiago behar izan ditu San Nikolas ontziak), Zumaiari 2 segundo, Hibaikari 7, eta Hondarribiari 8 segundo aterata. Itzuliko luzean, Oriok jarraitu du buruan, Zumaia, Hibaika eta Hondarribia atzetik zituela.

Azkenean, Orio nagusitu da, 10 minutu, 39 segundo eta 87 ehuneneko denbora eginda; Zumaia izan da bigarren, 4 segundora; Hibaika hirugarren, 17ra; eta Hondarribia laugarren, 18ra.

Ondorioz, bigarren jardunaldiari begira, Arraun Lagunakek 10 segundoko abantaila atera dio Tolosaldeari, 10 segundo eta 84 ehunenekoa Oriori, eta 15 segundokoa Zumaiari.

Kontxako Banderako 1. jardunaldiko sailkapena

Kontxako Banderako lehen jardunaldiko sailkapena

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena