#-euskotren_banderas_bilbao-#
BILBOKO BANDERA
EITB MEDIA
Andrea Astudilloren neskek bosgarren garaipena lortu dute jarraian. Donostiarra izan da bigarrena, eta Hondarribia, berriz, hirugarrena.
Bideoak (5)
Arraun Lagunakek laugarrenez jarraian irabazi du Bilboko Bandera
Andrea Astudillo: ''Dena irabazteko helburuak bizirik dirau''
Arraun Lagunakek erakustaldia emanez bereganatu du Bilboko Bandera, eta, ondorioz, bosgarren garaipena lortu du jarraian Euskotren Ligan. Bilboko itsasadarrean egin den erlojupekoan, Donostiarra izan da bigarrena eta Hondarribia hirugarrena.
Ohorezko txandan, Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio eta Tolosaldea aritu dira, baina ez da ezustekorik izan. Andrea Astudillo patroiak zuzendutako taldea hasieratik gailendu da: lehendabiziko ziabogan bost segundoko tartea atera dio Donostiarrari, eta bigarren luzean aurkariekiko abantaila areagotu du, eta 10 minutu eta 28 segundoan amaitu du estropada.
Donostiarrak 13 segundo gehiago behar izan ditu saioa bukatzeko; eta hirugarren postua eskuratzeko, berriz, lehia izugarria izan dute Oriok eta lehen txandan aritu den Hondarribiak: 20 ehuneneko aldea izan da bien artean.
Gauzak horrela, Arraun Lagunakek sendo eusten dio lidertzari, Hondarribiak erakutsi du bigarren multzoko onena dela eta jaitsiera postuan dago Tiran.
Bilboko Banderaren sailkapena.
Euskotren Ligako sailkapen nagusia.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa