Traineruen Eusko Label Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak

#-eusko_label_home-#

20:33

#-eusko_label_home-#

XII. CAIXABANK BANDERA

Urdaibaik ez die aurkariei zirrikiturik utzi Castron, eta bederatzigarren bandera irabazi du

L. E. A. | EITB MEDIA

'Bou Bizkaia'k CaixaBank Bandera irabazi du, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik sailkatuta. Bermeotarrak sendo daude Eusko Label Ligako lidergoan, bigarren sailkatua 13 puntura duela.

  • Urdaibaiko arraunlariak, garapena ospatzen

    Urdaibaiko arraunlariak, garapena ospatzen. Irudia: EITB MEDIA.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bermeo Urdaibaik geldiezin jarraitzen du Eusko Label Ligako koroa irabazteko bidean. Bizkaiko traineruak beste bandera bat irabazi du, bederatzigarrena, larunbat honetan Castron izandako estropadan nagusituta. Gorka Aranberrik zuzendutako ontziak CaixaBank Bandera irabazi du bertan, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik sailkatuta.

Estropada lehiatua izan da, eta Urdaibai, Donostiarra eta Zierbena segundo bateko denboran izan dira hirugarren luzera arte. Gipuzkoarrek estropada ederra egin dute, eta horiek izan dira Bou Bizkaiaren garaipena nolabait mehatxatu duten bakarrak.

Lehen ziabogan, Donostiarrak egin du denborarik onena, Urdaibaik baino segundo bat azkarrago eta Oriok eta Zierbenak baino bi azkarrago. Momentu horretan, dena zirudien posible, ligako liderrak estropada noiz hautsiko zain. Bermeoko ontziari uste baino gehiago kosta zaio aurrean jarri eta aldea zabaltzen hastea. Horrela, Zierbena eta Donostiarra buruan jarri dira bigarren luzeko tarte batean.

Egoera horrek, baina, ez du luze iraun, Gorka Aranberrik olatua harrapatuta Bou Bizkaia buruan jarri baita berriro. Lehen postuari bukaera arte eutsi dio Urdaibaik, eta 20:25eko denbora egin du helmugan, Lekittarrak bigarren txandan egindakoa (21:11) hobetuta. Osertz Aldaik entrenatutako eskifaiak estropada bikaina egin du bigarren txandan, Hondarribia, Getaria eta Ondarroa mendean hartuta.

Lehen txandari dagokionez, Cabo da Cruzek egin du denborarik onena (21:12), Kaikurekin lehia estua izanda. Segundo erdiko aldearekin irabazi du Galiziako taldeak.

Urdaibai, sendo lidergoan

CaixaBank Banderako emaitzak kontuan izanda, Urdaibaik lider jarraitzen du Eusko Label Ligako sailkapenean, 129 puntu eta 9 bandera eskuratuta. Zierbena bigarren da, 116 puntu eta bi banderarekin, eta Donostiarra da hirugarren, 101 punturekin.

Caixabank Banderako sailkapena

CaixaBank Banderaren sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena