Gu | EITB Gaztea

Gu

10:04

Gu

Elkarrizketa

Pi L.T.: “Musika egiten gabiltza eta ez dugu asmo zehatzik, baina gustura gaude eta jo egin nahi dugu”

Rafa Ruedak "Garai honetan" izeneko abesti berria aurkeztu digu.

  • Pi L.T. Argazkia: Eider Iturriaga

    Pi L.T. Argazkia: Eider Iturriaga

    15:12 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pi L.T. taldea errepidera itzuli da, oholtza utzi eta 20 urtera. Rafa Rueda taldekideak "Garai honetan" izeneko abestia aurkeztu digu "GU"n.

2004an desegin zen PI L.T. taldea, bost disko kaleratu ostean. Pandemia ostean berriz elkartu eta gustura zeudela ikusita, bueltatzea erabaki dute.

Duela hogei urte ez zituzten erantzukizunekin eta musikaren industria ulertzeko beste modu batek eraginda datoz lau kideak.

Taldea desegin zen, baina taldekideek ez zioten musika egiteari utzi. Kideen proiektu paraleloek eurengan izandako eragina ere nabari da Pi L.T.ren kanta berrian, halabeharrez.

Helburu zehatzik ez duten arren, musika sortzeko eta entseatzeko elkartzen ari dira. Gainera, zeresana badutela eta datozen hilabeteetan jotzeko gogoz daudela esan digu Rafa Ruedak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena