Dida | EITB Gaztea irratiko programa

Dida

14:05

Dida

DIDA

Agur, Esne Beltza!

"Esne bidea" argitaratu eta 2025ean emango du Esne Beltzak taldearen ibilbideko azken kontzertua.

  • Esne Beltza. Argazkia: Xabi Solano

    Esne Beltza. Argazkia: Xabi Solano

    10:32 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

audioak (1)

16 urteko bidea egin ostean, Esne Beltzari iritsi zaio agur esateko garaia, Xabi Solanok "Dida!"n kontatu duenez.

Gehien bat, kide guztiak urte luzaroz kudeatzea zailtzen ari zela esan du Solanok.

Hala ere, zazpi abesti berri argitaratu dituzte Esne Bidea izeneko azken diskoan. Durangoko Azokan amaituko dute urtea, eta datorrena, berriz, kontzertuak eskainiz hasiko dute.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, datorren urtea berezia izango da: "Ez ditugu entzun nahi heriotza ezkilak, hau guztia ospatu nahi dugu Esne Beltza familia osatzen duen horiekin guztiekin: entzuleak, ikusleak, jarraitzaileak, musikari lagunak, hedabideak…denak zaku berean sartuta".

Hala, 2024ko kontzertu bakoitza "festa eder bat" izango dela aurreratu du Solanok; eta despedida kontzertu bakarrean egingo dutela, 2025ean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena