B-Aldea
B Aldea
Bitxikeriak
Techno alemaniarraren ikonoetako bat da Berghain aretoa. Sartzea oso zaila da eta datu gutxi daude barruan gertatzen denaz. Alai Ormazabalek kontatu digu “B Aldea”n.
Berghainen eraikineko artxiboko irudia
Berlineko Berghain areto entzutetsua izan du hizpide Alai Ormazabalek "B Aldea"n.
Zentral termiko bat izan zen egungo Berghainen eraikina. Hainbat urtez abandonatuta egon ostean, gizonezkoentzako sexu klub fetitxista izatera igaro zen.
Diskoteka denetik, oso ezaguna egin da, esklusibitatearekin zerikusia duten hainbat arrazoi tarteko.
Hasteko, sartzea lortzea nahiko zaila da (gero eta biralagoak dira TikToken Berghainera sartzeko egin beharrekoak kontatzen dituzten pertsonen bideoak). Pasatzea lortuz gero, barruan ezin da mugikorrik erabili, ezta argazkirik atera ere.
Barruan gertatzen denaren inguruko hainbat istorio dauden arren, sexuarekin eta fetitxismoarekin zerikusia duten kontaketak eta amaiezinak diren techno sesioen ingurukoak dira testigantzarik ezagunenak.
Bukatzeko, Berghaineko atezainaren figuraz aritu da Alai. Atezain gisa baino, klubeko curator (ekimen artistiko baten irizpidea finkatzeaz arduratzen den pertsona) definitzen du bere burua Sven Marquardtek. Atezainak berak azaldu duenez, Berghainen atmosferarekin bat datozen pertsonak eta istilurik sortuko ez dituztenak dira sartzea lortzen dutenak.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.