B-Aldea
B Aldea
Elkarrizketa
Estibaliz Urresola '20.000 especies de abejas' filmeko zuzendariak mezua bidali dio familiari.
Elaxar Lersundi, "Biba Zuek" saioan
Ekai Lersundi 16 urteko gazte trans ondarroarrak bere buruaz beste egin zuen 2018ko otsailean. Gaur, bere gurasoak Eusko Legebiltzarrera joango dira (Naizen elkarteko kideekin batera), pertsona transexualen eskubideak aitortzeko araudiaren erreforma onartuko baita.
Ekai Lersundiren aita, Elaxar Lersundi, "Dida!"n izan da, legearen erreforma onartzeak ekarriko duena eta egiteko dagoen lan guztia hizpide. "Oraindik lan asko dago egiteko. Askok uste dute pertsona transena kapritxo bat dela, baina inork ez genuke aukeratuko biderik eskasena", argitu du Elaxarrek.
Nerabe transaren istorioak erabat hunkitu eta inspiratu zuen Estibaliz Urresola, 20.000 especies de abejas filmeko zuzendaria.
Iragan larunbatean, filmak hiru Goya sari eraman ditu (jatorrizko gidoi eta zuzendari berri onenenak Estibaliz Urresolarentzat eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena Ane Gabarainentzat).
Filmari erreferentzia eginez, eskoletan hasi eta unibertsitateetaraino eraman beharreko zinta dela azpimarratu du Lersundik.
Bukatzeko, Lersunditarrentzat berezia den egun honetan, Estibaliz Urrezolak familiarentzako mezu hunkigarria utzi digu "Dida!"n.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.