B-Aldea

B Aldea

13:22

B Aldea

Musika eta teknologia

2024ak ekarriko diguna: Chat GPTren lehen urteurrena, superfanak eta makrojaialdien hustea

Lorea Argaratek urteak musika eta teknologiaren esparruan ekarriko dituenak kontatu dizkigu "B Aldea"n.

  • Coachellako artxiboko irudia. Argazkia: @coachella

    Coachellako artxiboko irudia. Argazkia: @coachella

    27:02 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ak musika eta teknologiaren arloa ekarriko diguna kontatu digu Lorea Argaratek "B Aldea"n. Besteak beste, adimen artifizialaz, sare sozialez eta makrojaialdiez aritu zaigu kolaboratzailea.

Hasteko, Chat GPTren lehen urteurrenaren efemeridea ekarri digu Loreak. Duela urtebete, honela aurkeztu zigun kolaboratzaileak. Dagoeneko jendearen egunerokotasunean txertatzea lortu badu, musikaren industrian etorkizun oparoa aurreikusten dio IA (adimen artifiziala) bidezko teknologiari.

Superfan fenomenoa zer den ere azaldu digu kolaboratzaileak. Talde edo artista batekin oso konprometituta dauden zaleak dira superfanak, fisikoki zein era digitalean. Fandom sutsu horren (ordaintzeko eta jarraitzeko prest dagoena) sare sozialetako datuak oso baliagarriak dira taldeentzako, euren zalegoaren ezaugarrien inguruko informazioa ematen baitie.

Coachella jaialdiaren gainbehera izan da Lorearen azken gaia. 2014tik 2022ra bitartean, 40 minutu baino gutxiagoan lortzen ziren jaialdi ezagunerako sarrerak. Gaur egun, ostera, ez dute 'sold out'a lortzen. Aldaketa honen inguruko pare bat hipotesi bota ditu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena