B-Aldea

B Aldea

15:34

B Aldea

Musika

TikTokeko biraletan entzuten duzuna 'twee pop'a da eta 30 urte inguru ditu

Twee pop generoaren berpizkundeaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria.

  • Alvvays. Argazkia: @alvvaysband

    Alvvays. Argazkia: @alvvaysband

    17:14 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Twee pop estiloaren berpizkundea izan du hizpide Ainhoa Vitoriak, "B Aldea"n. Erresuma Batuan 80ko hamarkadan ezagutu genuen generoa, eta kutsu naifa duen pop estilo gisa definitu izan da.

Heavenly taldearen "Our Love Is Heavenly" klasikoarekin ireki du tartea gure kolaboratzaileak. 1992ko abestia den arren, egunotan bolo-bolo dabil Tik Tok plataformako bideoetan.

Bigarren proposamena: The Lemon Twigs. Brian eta Michael D'Addario anaiek osatu zuten bikotea, 2015ean. Ordutik, bost disko kaleratu dituzte, 70 eta 80ko poparen eta rockaren esentziari tinko eutsita, soinu zein estetika aldetik.

Bukatzeko, Alvvays kanadar bandaren musika ekarri digu kolaboratzaileak. 2014an euren lehen diskoa atera zuenetik, jakin dute nazioarteko panoraman leku bat egiten, euren esentzia musikala bizirik mantenduz. Taldearen "Archie, Marry Me" entzun dugu tartea borobiltzeko.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena