B-Aldea

B Aldea

16:03

B Aldea

Musika

70eko lehen sintetizadoreetatik Berlingo Hansa estudioetara, synth pop musikaren arrakasta ulertzeko

Joseina Etxeberriak historia lezioa eman digu “B Aldea”n. 70eko hamarkadara arte eraman gaitu egungo synth poparen hastapenak ulertzeko.

  • Depeche Mode. Argazkia: Didi Zill

    Depeche Mode. Argazkia: Didi Zill

    21:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Synth pop estiloak egun duen gorakada ulertzeko, korronte honen hastapenetara jo dugu "B Aldea"n, Joseina Etxeberriarekin.

70eko hamarkadan hasi dugu bidaia, musika elektronikoaren lehen urratsak izan ziren sintetizadoreen agerpeneraino. Dead Or Aliven "You Spin Me Round (Like a Record)" abestia jarri digu hasierako urte hauen soinu banda gisa.

10 urte beranduago, 80ko hamarkadan, hasi zen synth poparen urrezko aroa, Depeche Mode bezalako taldeekin. Urte hauetan Alemania izan zen aipatutako musika estiloaren kabia.

Zehazki, Berlingo Hansa estudioetan kokatu du kolaboratzaileak synth poparen loraldia. Garaiko musika taldeez gain, gerora ere, bertatik igaro dira nazioarteko artista entzutetsu asko.

Joseinak azaldu digunez, sintetizadoreekin egindako pop musika ez da inoiz desagertu, baina azkenaldian berpizkunde moduko bat izaten ari da, AEBetan batik bat. Adibidez gisa, Future Islandsen "Seasons (Waiting On You)" ekarri digu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena