10:25

gaztea

Kontzertuak

Agortu egin dira Fermin Muguruzaren bigarren kontzertuko sarrerak

B. F. | EITB Media

Abenduren 20ko lehen kontzerturako sarrerak minutu gutxian agortu ostean, Muguruzak bigarren data bat iragarri zuen, hurrengo egunerako.

  • Fermin Muguruza

    Fermin Muguruza. Argazkia: Carlos Martí

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fermin Muguruzaren zaleek minutu batean agortu dituzte abenduaren 21eko kontzerturako sarrerak.

Bezperarako iragarritako datarekin gertatu bezala, salgai jarri eta berehala bukatu dira tiketak, eta bi egunez beteko du Muguruzak Bilbao Arena pabilioia.

Iruindar artistak bere sare sozialetan iragarri duenez, minutu batean agortu dira zeuden 8.0000 sarrerak.

Abenduaren 20ko eta 21eko 16.000 tiketak agortu dituztenekin eskertuta agertu da Muguruza, eta "herri eskaera izugarriari erantzuteko" asmoz 2025erako zerbait antolatzeko prest dagoela adierazi du.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena