gaztea
ZEIDFEST Gaztea
B. F. | EITB Media
Hitzordurako bederatzi egun falta direla agortu dira tiketak. Sarrerok lortzeko azken aukera ostiral honetan (apirilak 5) izango da, 8:00etatik aurrera.
ZEIDFEST Gaztea
Apirilaren 13an izango da aurtengo ZEIDFEST Gaztea, Barakaldoko BEC!en, IZARO, ZOO, Bulego, Merina Gris, La Plazuela, Tanxugueiras, Tatta, Bulego, Etxepe, Gatibu, Eire eta puntako beste hainbat artistaren zuzenekoekin.
Jaialdiaren hirugarren ediziorako bederatzi egun falta diren honetan, ZEIDFEST Gazteak aforoa handitzea erabaki du.
Pello Reparazek eman du berria, jaialdiaren sare sozialetan.
AFOROA HANDITU DUGU. Azken aukera bihar 08:00.
— ZEIDFEST GAZTEA 2024 (@zeidfest_gaztea) April 4, 2024
Sarrerak https://t.co/hxoVufRo3T ¿¿¿¿ pic.twitter.com/XQJfP5vWEf
Ekitaldira bitarteko azken egunak "lasai" hartzeko asmoa bazuten ere sold outaren ondoren beste albiste garrantzitsu bat iragarri du musikariak: "Zuzendaritza eta produkzio taldea bildu eta erabaki garrantzitsu bat hartu dugu. Aforo sistema berri baten bitartez, segurtasun arduradunekin hitz egin ondoren, aurten lehen aldiz ZEIDFEST GAZTEAren historian, BEC!eko aforoa handitzera goaz".
Sarrerak lortzeko azken aukera ostiral honetan (apirilak 5) irekiko da, 8:00etatik aurrera, jaialdiaren webgunean.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.