10:21

gaztea

Musika

Tour Bat: Gorka Urbizuk bederatzi kontzertutan aurkeztuko du bere lehen diskoa

B. F. | EITB Media

Bigarren zuzenekoa Gaztea Sarietan eskainiko du, otsailaren 28an, Bilboko Euskalduna Urban Hallen.

  • Gorka Urbizu

    Gorka Urbizu. Argazkia: Ibai Arrieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Urbizuk Tour Bat izeneko bira iragarri du. Donostia, Bilbon, Gasteiz, Iruñea, Madrid, Biarritz, Bartzelona eta Azpeitian aurkeztuko du diskoa jendaurrean.

Intxaurrondo Kultur Elkartean emango duen kontzertuaren atzetik, Gaztea Sarietan ikusiko dugu Urbizu, sari banaketaren atarikoan.

Hasiera Bat diskoa atera eta astebetera iritsi dira nafar artistaren lehen kontzertuaren datak. Sarrerak urtarrilaren 24an izango dira eskuragarri, 12:00etan, musikariaren webgunean.

Kontzertuen datak

-Otsailak 23: Intxaurrondo Kultur Elkartea (Donostia)

-Otsailak 18: Gaztea Sariak (Bilbo)

-Otsailak 29: Kubrik (Gasteiz)

-Apirilak 12: Zentral (Iruñea)

-Apirilak 19: Joy Eslava (Madrid)

-Apirilak 27: Kafe Antzokia (Bilbo)

-Maiatzak 18: Atabal (Biarritz)

-Maiatzak 25: Parallel 62 (Bartzelona)

-Ekainak 7: Sanagustin Kulturgunea (Azpeitia)

Biraren kartela

Biraren kartela

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena