gaztea
Jaialdiak
Gaztea | EITB Media
Jaialdiaren hamaikagarren edizioa azaroaren 11n itzuliko da Basaurira, Gazteak babestuta. Social Antzokiko ordainpeko kontzertuez gain, doakoak ere izango dira herriko kaleetan.
Tremenda jauria. Argazkia: @tremendajauria
MAZ Basauri musika jaialdia bueltan dator, azaroaren 10 eta 11n, bertako zein espainiar Estatuko artista paregabeek osatutako kartelarekin. Silitia, Merina Gris, Tremenda Jauria, McEnroe eta Depedro artistek Social Antzokian joko dute, ordainpeko sarrerarekin.
Kalean, La Perra Blanco, Erein, Ginger eta Arde Marte banden zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da, azaroaren 11n (larunbata).
Egun berean, Txiki MAZ izeneko txokoa antolatu du jaialdiak, umeei zuzendutako kale ekintzekin.
Sarreren salmenta
Urriaren 4an izango dira eskuragarri Social Antzokiko kontzertuetarako sarrerak, 10:00etan socialantzokia.eus webgunean, antzokiaren txarteldegian edo Kutxabanken (12 €+ gastuak aldez aurreko salmentan eta 15€ kontzertuaren egunean bertan, leihatilan).
¿ Kaixo! ¡Hola! MAZ Basauriren beste edizio baterako prest? ¿Preparados-as para una nueva edición de MAZ Basauri?
— MAZ Basauri (@mazbasauri) October 3, 2023
¿ Azaroak 10-11 Noviembre,
¿@socialantzokia + kalean doakoak · gratuitos en la calle@Depedromusic · @tremendajauria · @McEnroe_Banda· @MerinaGris (Tweet 1/3) pic.twitter.com/fsZlid5MkP
Programazioa, egunez egun
Ostirala, azaroak 10
Social Antzokia
21.00 Silitia
Merina Gris
Tremenda Jauría (aurrerago zehaztuko dituzte ordutegiak)
Larunbata, azaroak 11
Txiki MAZ: Doan kalean (aurrerago zehaztuko dira kokapena eta ikuskizun bakoitzaren ordutegia)
11.00 Williamen (Los Brazos) kontzertua
Makhazi Art (Garapen pertsonala artearen bitartez)
Mugu & Mr. Chase DJ saioa eta tailerra
Katxopan antzerkia eta aktibismoa
Social Antzokia
21.30 McEnroe
Depedro (aurrerago zehaztuko dute ordutegia)
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.