gaztea
AGUR BIRA
EITB MEDIA
Taldearen azken kontzertua Astigarragan izango da otsailaren 11n “Zuekin azken azkena” izenpean.
Skakeitan. Argazkia: Arriguri.
Skakeitan taldeak bere azken kontzertua eskainiko du otsailaren 11n Astigarragako Oialume Biltokian. "Zuekin azken azkena" kontzertuak 15 urteko ibilbidearen errepasoa egingo du, zenbait gonbidaturekin batera.
Taldeak aurreratu duenez, sarreren % 50 baino gehiago saldu dute dagoeneko, eta laster iritsiko dira sold outetara. Horregatik, jarraitzaileei sarrerak ahalik eta lasterren eskuratzeko eskatu diete taldekideek, kontzertura joateko aukera galdu ez dezaten.
¿¿AZKEN SARRERAK¿¿https://t.co/6G4HXyJLCd pic.twitter.com/XYOv66hBOc
— Skakeitan (@skakeitan_band) December 20, 2022
Taldeak apirilean iragarri zuen jotzeari utziko ziola, eta agur gisa, "112" kantua grabatu, eta irudiz jantzi zuten bideoklip batean.
Bost disko kaleratu ditu Skakeitan taldeak guztira, eta hainbat taldekidek, hala nola Olatz Salvador teklatu jotzaileak, bakarka ere dihardute.
15 urte horiek "labur" egin zaizkien arren, "mundua aldatzen joan da, eta gu, munduarekin batera. Aldaketa horretan, beste bide batzuk hartzera goaz", azaldu du taldeak.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.