15:30

gaztea

Musika

IZAROk “Limoiari eztia, reivindicar la ternura” izeneko dokumentala grabatu du

B. F. | EITB Media

Artistak bere Instagram profilean jakitera eman duenez, azaroaren 14an estreinatuko da pieza Zinebi jaialdian. Donostiako Belodromoan emandako kontzertua izango da dokumentalaren abiapuntua.

  • IZARO

    IZARO. Argazkia: @izaroandres

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IZAROk Limoiari eztia, reivindicar la ternura izeneko dokumentala grabatu duela iragarri du bere Instagram profilean. Anoetako Belodromoan emandako kontzertu erraldoiaren haritik tiraka, proiektu "intimoa, ederra eta gogorra aldi berean; terapeutikoa" sortu duela azaldu du artistak.

Ander Merino Etxebeste eta Izaro Andres Zelaieta bera dira piezako zuzendariak. Bizkaitar musikariak jakitera eman duenez, "Belodromoan egindako kontzertura bidean bizitako erronken eta erronka horiekiko hausnarketen bilduma bat da" lana, bere "bidaia emozional pertsonala" jasotzeko sortutakoa.

Estreinaldiari dagokionez, badaukagu data: azaroaren 14an izango da ikusgai Zinebi jaialdian. Sarrerak urriaren 26tik aurrera egongo dira salgai.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena