14:44

gaztea

Musika

Amaia Monterok lan berria kaleratuko du, La Oreja de Van Goghen inguruan sortutako polemikaren erdian

B. F. | EITB Media

Asteburu honetan, Leire Martinez La Oreja de Van Gogheko abeslariak taldean sartu zeneko unea izan du hizpide.

  • Amaia Montero

    Amaia Montero. Foto: @amaiamonterooficial

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaia Montero artista donostiarrak lan berria kaleratuko duela iragarri du bere Instagram profilean.

Gainera, asteburu honetan, Leire Martinez La Oreja de Van Gogheko abeslariak elkarrizketa eman du Telecinco kateko saio batean.

Elkarrizketan, La Oreja de Van Goghen sartu zeneko unea ekarri du gogora. Orduko garaiak "konplikatuak" izan zirela azpimarratu du musikariak: "Zaleak eta taldekideak Amaiaren ahots eta kantatzeko modura ohituta zeuden". Egoera horri eustea zaila izan zen Martinezentzat, jarraitzaileen zein prentsaren presioa handia baitzen.

Ezagun egin zen unean, familiak eta lagunek berari buruzko albiste guztiak irakurtzen zituztela kontatu du abeslariak. "Mesedez egiteari uzteko eskatu nien, nire burua babestu nahi nuen", azaldu du.

Jendeak Amaia eta bere artean sustatutako lehiaren inguruan galdetuta, Martinez argia izan da: "Beti egongo da Amaia nahiago duen jendea, baina hau ez da lehiaketa bat".

Urriaren 14an, Leire Martinez "GU" saioan izango da bere ohiko tartearekin. Bertan, emandako elkarrizketaren inguruan galdetuko diote Ibon Fernandezek, Alain Perezek eta Maite Garmendiak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena