14:54

gaztea

Sare sozialak

Facebook eta Instagramik gabe…Tuenti eta Fotologera?

Meta enpresak (Facebook eta Instagram biltzen dituena) Europako erabiltzaileen datuak AEBko egoitzara transferitzea eragozten dion sententzia judiziala jaso berri du.

  • Tuentiren interfazea

    Tuentiren interfazea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Metak, Facebook eta Instagram biltzen dituen enpresak, Europar Batasuneko (EB) zerbitzuak ixtearekin mehatxu egin du. Baina, nondik dator EB eta Metaren arteko tirabira? Erabiltzaileen datuen pribatutasunetik. Izan ere, sententzia judizial batek Europako erabiltzaileen datuak Ameriketako Estatu Batuetako egoitzara transferitzea debekatu dio Mark Zuckerbergen enpresari.

"Lanean ari garen herrialdeen eta eskualdeen artean datuak transferitzerik ez badugu, edo gure produktu eta zerbitzuen arteko datuak partekatzeko gaitasuna murrizten baldin badigute, gure zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna oztopatu dezakete", adierazi du Metak.

Pribatutasun murrizketek online iragarkiak pertsonalizatzeko zailtasun handiagoak jartzen dituztela ohartarazi du Zuckerbergen konpainiak, enpresaren diru-sarrera iturri nagusia.

Instagram eta Facebookik gabe, nora?

Metak egindako adierazpenak mehatxutik baino bi aldeen arteko desadostasunetik gehiago duela jakin den arren, albisteak sare sozialak astindu ditu. Bada, Instagram eta Facebookik gabeko mundua irudikatzen hasi dira mundu mailako erabiltzaileak.

Fotolog eta Tuenti sareak izan dira irudipen post-apokaliptiko honetako izarrak. Izan ere, Twitterreko hainbat erabiltzaile nostalgikok 2000ko hamarkada hasierako bi sare hauek berreskuratzeko eskatu dute azken orduetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena