gaztea
Berri Txarrak
EITB Media
Gaztearen 30. urteurrenaren ospakizunen baitan, Ainhoa Urretabizkaia kazetariak solasaldi esklusiboa gidatuko du Gorka Urbizu abeslariarekin eta Marina Lameiro zinemagilearekin.
'Dardara' dokumentalaren irudia.
Informazio gehiago (1)
Ostegun honetan, martxoak 18, Berri Txarrak taldeari buruzko Dardara dokumentalaren aurrestreinaldia eskainiko dute Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon, 19:00etan. Aurretik, Gaztearen 30. urteurrenaren ospakizunen baitan, Ainhoa Urretabizkaia kazetariak solasaldi esklusiboa gidatuko du Gorka Urbizu abeslariarekin eta Marina Lameiro zinemagilearekin, 18:00etan. Gazteako hamar entzulek solasaldian parte hatzeko aukera izango dute eta, ondoren, Dardara dokumentalaren proiekzioaz gozatuko dute. Solasaldi osoa streaming bidez jarraitu ahal izango da Gaztearen webgunean.
Marina Lameiroren bigarren film luzeak Berri Txarrak taldeak munduko hainbat txokotako jarraitzaileengan utzitako arrastoa du erakusgai. Zinemagile nafarrak bertatik bertara jarraitu zuen Berri Txarrak taldeko "Ikusi Arte" agur bira eta bertan jasotakoak, eta jarraitzaileen lekukotasunak zein Gorka Urbizu taldeko gitarrista eta abeslariaren hausnarketak bildu ditu dokumentalean.
EITBren partehartzea duen filmaren egileen hitzetan, "Berri Txarrakek utzitako arrastoa ikusiko dugu, eta estilo bat —rocka—, hizkuntza bat —euskara— eta belaunaldi bat —bere kideena— gaindituz, fenomeno unibertsal bihurtzea nola lortu duten aztertuko dute".
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.